Usoei jaten emateagatik, kexa

Uztarria.eus 2019ko urt. 31a, 12:25

Herritar batek Uztarriara bidalitako argazkia da honako hau. Atzo, asteazkena, atera zuen argazkia Elizkalean. Bertan, usoak ageri dira lurreko ogi apurrak jaten. Irudia Uztarriara bidali duen herritarrak salatu du Elizkalean animaliei jatekoa jartzea "ohikoa" bihurtzen ari dela: "Katu eta uso ugari ibiltzen da Elizkalean, eta zorua janariz zikinduta egoten da beti. Herritarrek animaliei jaten ematen badiete, gero eta katu eta uso gehiago ibiliko dira herrian". Horregatik, animaliei jaten ematen dieten herritarrei eskatzen die "horrelakorik" ez egiteko.