'Viudas' filma izango da ikusgai asteburuan Soreasu antzokian

Uztarria.eus 2019ko urt. 31a, 09:29

Viudas filma emango dute zapatuan, igandean eta astelehean Soreasu antzokian. Zapatuko saioa 22:00etan izango da; igandekoa 19:30ean; eta astelehenekoa –ikusleen eguna–, 21:00etan. Dagoeneko eros daitezke emenaldietarako sarrerak, Kulturaz.eus webgunean. Emanaldien egunetan, berriz, Soreasuko lehiatilan ere eskuratu ahal izango dira.

Iaz Erresuma Batuan ekoiztutako drama generoko filma da Viudas. Steve R. McQueen da lanaren zuzendaria, eta pelikula 16 urtetik gorakoei gomendatutakoa da. Lanak 129 minutu ditu. Viola Davis, Michelle Rodriguez, Elizabeth Debicki eta Cynthia Ervio dira filmeko aktoreak.

Honako hau da filmaren sinopsia:
 
"Lau emakumerengan oinarritutako historio dibertigarri bat da Viudas. Emakume horiek elkarrekiko oso ezberdinak dira, baina beren senarrek utzitako zorrek lotzen dituzte. Dituzten nahien araberako etorkizuna zihurtatzeko plan bat egingo dute elkarrekin, senarrek utzitako lana bukatuz. Horretarako, legearen aurka jo eta banketxe batean lapurreta egin beharko dute, dituzten zor guztiak ordaintzeko. Lortuko ote dute?".