Sokamuturraren aurkako elkarretaratzeak egingo dituzte bihar

Uztarria.eus 2019ko urt. 26a, 11:56

Joan zen igandeko elkarretaratzeko irudi bat.

Oinatz elkarte animalistak egin ditu deialdiak. Eguneko lehen kontzentrazioa 11:30etik 13:00etara egingo dute Azoka Plazaren aurrean, eta arratsalderako beste hitzordu bat jarri dute, 16:00etatik 18:00etara, leku berean.

San Sebastian jaietan egindako moduan, Oinatz elkarte animalistak sokamuturraren kontrako elkarretaratzeak deitu ditu biharko ere. Eguneko lehen kontzentrazioa 11:30etik 13:00etara egingo dute Azoka Plazaren aurrean, eta arratsalderako beste hitzordu bat jarri dute, 16:00etatik 18:00etara, leku berean. Ordu horietan zezen txikiak eta sokamuturra izango dira herriko kaleetan, eta Oinatzekoek protesta egingo dute.