Zunba Gold, cycling eta pilates jarduerak ezagutzeko ate irekiak izango dira zapatuan igerilekuan

Uztarria.eus 2019ko urt. 23a, 15:05
Udal igerilekua.

Kirol jarduerak gertutik ezagutu nahi dituzten herritarrek zapatuko saioetara agertu besterik ez dute. 10:00etan hasiko dira lehen saioak. 

Kirol Patronatuak igerilekuan eskaintzen dituen jarduerak ezagutarazteko ate irekien saioak antolatu ditu Azpeitiko Udalak zapaturako, hilaren 26rako. 10:00etan hasita, pilates eta Zumba Gold jardueren saioak eskainiko dituzte igerilekuko eraikinean. Ondoren, 11:30ean, cycling ezagutzeko aukera izango dute interesa duten herritarrek.

Ate irekietan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute, mugatuak izango direlako saioak. Pilates eta Zumba Gold saioetan 30 pertsonak parte hartu ahal izango dute gehienez, eta cycling saioan, 24k. Igerilekuan eman behar da izena, bertara joanda edo 943-81 41 21 telefonora deituta. Saioak bukatzean, parte-hartzaileei hamaiketakoa eskainiko diete "indarrak berreskuratzeko".