2019/01/05 16:30

Lagun Onak - Basconia

Lagun Onak - Basconia
Garmendipe futbol zelaia, Azpeitia
Oporralditxoaren ondoren, Hirugarren Mailako taldea larunbatean lehian izango da berriro ere Garmendipen. Sailkapenean puntu bat gehiago duen Basconiaren aurka ariko da 16:30etan hasita. Lagun Onak abenduko talderik indartsuena izan da jokoan zeuden 12 puntuetatik 10 irabazita. 2019an, beraz, bolada onari eutsi nahi zaio. Ea ba larunbatean erregetako opari aurreratua lortzen duten mutilek!