Goienetxe Fundazioko kideek ipuin kontaketa saioa eskainiko dute bihar

Uztarria.eus 2019ko urt. 3a, 09:30

Goienetxe Fundazioko kideek uztailean eskaini zuten ipuin kontaketa.

Udal Liburutegian izango da haurrei zuzendutako emanaldia, 11:00etan hasita. Mari Karmen eta Pepi ariko dira ipuinak kontatzen.

Goienetxe Fundazioko kide Mari Karmenek eta Pepik ipuinak kontatuko dituzte bihar, ostirala, Udal Liburutegian. Ipuinaren Ordua egitasmoaren barruan antolatu dute saioa, eta 11:00etan hasiko da. Ez da Goienetxeko kideek halako saio bat ematen duten lehen aldia; izan ere, joan den uztailean ere ipuinak kontatzen izan ziren Mari Karmen eta Pepi liburutegian, eta hainbat haur bertaratu zen haien kontakizunekin gozatzera.