Sansebastianak 2019

Hilaren 15ean, 16an eta 17an izango dira haurren eta helduen danborradetarako entseguak

Uztarria.eus 2019ko urt. 2a, 14:32

Iazko helduen danborradako azken entseguko irudia.

San Sebastian bezperako eta eguneko danborradetarako entseguak hiru egun horietan egingo dituzte haurrek nahiz helduek. Umeenak, 16:00etatik 16:50era izango dira, Izarraitz pilotalekuan; helduenak, berriz, 21:00etatik 22:00etara. Helduen lehenengo eta hirugarrengo entseguetan Udal Musika Banda ariko da danborradako piezak zuzenean jotzen.

Gabonetako ospakizunak bukatu ez badira ere, dagoeneko San Sebastian jaien atariko prestaketetan murgilduta dira soziedadeetako nahiz danbor-taldeetako ordezkariak. Hainbat bilera egin dute dagoeneko horiek udaleko eta Udal Musika Bandako ordezkariekin, eta zehaztu dituzte helduen nahiz umeen danborradetarako entseguen datak.

Horrenbestez, San Sebastian bezperako eta eguneko danborradetarako lehen entsegua hilaren 15ean, asteartea, izango da, eta hilaren 16an eta 17an hurrengoak. Umeek 16:00etatik 16:50era egingo dituzte entseguak, Izarraitz pilotalekuan, eta helduek 21:00etatik 22:00etara. Helduen lehenengo eta hirugarrengo entseguetan Udal Musika Banda ariko da danborradako piezak zuzenean jotzen. Bestalde, haurrei danborradako zuzendariak hasi dira dagoeneko entseguekin; lehena joan zen astean egin zuten, eta bihar egingo dute bigarrena.