Gaur jarriko dituzte salgai Pirritx eta Porrotxek otsailean eskainiko duten emanaldirako sarrerak

Uztarria.eus 2018ko abe. 17a, 15:56

Pailazoek Musua ikuskizunaren bi emanaldi eskainiko dituzte otsailaren 16an (zapatua), Soreasu antzokian: 16:00etan aurrena, eta 18:30ean bigarrena. Sarrerak Kulturaz.eus webgunean nahiz Uztaro haurreskolan erosi ahalko dira gaurtik aurrera. Zortzi euro ordaindu behar da sarrera bakoitza.

Uztaro haurreskolako guraso elkarteak Pirritx eta Porrotxen bi emanaldi antolatu ditu otsailaren 16rako, zapatua. Soreasu antzokian eskainiko duten Musua ikuskizunaren lehen saioa 16:00etan izango da, eta 18:30ean bigarrena. Sarrerak zenbakidunak izango dira, eta sarrera gehienak Internet bidez salduko dituzte. Gaur jarriko dituzte emanaldirako sarrerak salgai, Kulturaz.eus atarian. Dena den, sarrera gutxi batzuk Uztaro haurreskolan bertan ere erosi ahal izango dira 13:00etatik 16:00etara bitartean. Sarrera bakoitza zortzi euro ordaindu beharko da, eta pertsona bakoitzak gehienez hamar sarrera eskuratu ahal izango ditu. Biltzen duten dirua jangelara bideratuko dute Uztaroko kideek.