Gabonetako jaialdia egingo dute bihar, zapatua, Iraurgi Ikastetxeko kideek, 17:00etan hasita, Izarraitz pilotalekuan. Umeek eta gaztetxoek hainbat dantza eta kantu saio eskainiko dute, eta Iraurgiko batukada kalez kale ibiliko da Alde Zaharrean barrena.
Jaialdia Iraurgiko trikitilarien saioarekin hasiko da, eta ondoren jaiotzaren antzezpena egingo dute Lehen Hezkuntza 1. mailako ikasleek. Horien saioaren ostean frontoiko protagonista bilakatuko dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleak. Emanaldiaren bukaeran bi otarre zozkatuko dituzte ikusleen artean, eta bildutako dirua Caritasera bideratuko dute.