100 urte bete ditu Julie Castamek

Uztarria.eus 2018ko aza. 27a, 15:51

Gaur, azaroak 27, ospakizun eguna dute San Martin egoitzan; izan ere, bertako Julie Castam (Ziburu, 1918) egoiliarrak 100 urte bete ditu. Bizitzak ekarri zuen Castam Azpeitira, Ziburukoa (Lapurdi) baita sortzez. Gerratik ihesi joan zen Rufino Aizpuru azpeitiarra Ipar Euskal Herrira, eta han ezagutu zuten elkar Castamen eta biek. Familia osatuta, duela 60 bat urte etorri zen bikotea Azpeitira bizitzera, eta ordutik bizi da Castam herrian. Urtemuga borobila ospatzeko, familiako kideen bisita ez ezik, udal ordezkariena ere jaso du gaur goizean Castamek; hain zuzen ere, bera zoriontzen egoitzan izan dira Eneko Etxeberria alkatea eta Estitxu Elduaien Gizarte Zerbitzuetako batzordeburua. Mikel Sanjuan tailugileak egindako lana oparitu diote egoiliarrari.