Elkarretaratzea egin dute adinekoen egoitzetako langileek, ELAk deituta

Uztarria.eus 2018ko aza. 27a, 13:21

Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileek lan hitzarmen "duina" eskatzeko mobilizazioekin jarraitzen dute. Gaur, ELA sindikatuak deituta, elkarretaratzea egin dute horietako batzuek Azpeitian (argazkietan); Gipuzkoako egoitzak greban. Diskriminaziorik ez leloak zituen pankartarekin atera dira plazara langileak. Aste honetan, astelehenetik ostiralera, greba deitua du ELAk Gipuzkoako egoitza guztietan, baita Azpeitikoan ere; LABek, bere aldetik, atzorako deitu zituen lanuzteak.