'Volar' dokumentalaren emanaldia izango da gaur Emakumeen Txokoan

Uztarria.eus 2018ko aza. 28a, 09:00

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna igaro berritan, eta egun horren bueltan antolatutako ekintzen barruan, Volar dokumentalaren emanaldia izango da gaur, asteazkena, Emakumeen Txokoan. Emakumeen Mahaiak antolatu du dokumental emanaldia, eta 18:00etan izango da.

Bertha Gaztelumendi da ikus-entzunezkoaren egilea. 2017an aurkeztu zuen ikus-entzunezkoa, eta bertan indarkeria matxista jasandako bederatzi emakumeren bizipenak jaso ditu.