Lagun-Artea taldeak Azpeitiko Slalom probaren XII. edizioa antolatu du larunbaterako. Landeta auzoko Antzibarrena industriagunean jokatuko dute proba, 13:30ean hasita. Dena den, 11:30ean elkartuko dira parte-hartzaileak ibilbidea ikusteko eta autoen egiaztapenak egiteko. 22 lagunek eman dute probarako izena, eta dagoeneko itxi dute izen-emate epea.
Zapatuko slalomean parte hartuko duten pilotuetako asko etxekoak dira; hain zuzen ere, Lagun-Artea taldeko Jose Antonio Insaustik (Opel Kadett GSI), Jagoba Otaegik (BMW 325i), Iokin Agirrek (BMW 325i E36), Iñaki Alberdik (Ford Scort MK-II) eta Iker Zinkunegik (Nitokar EVO II) zein Urraki taldeko Iosu Alberdik (BMW 325i) eta Aritz Uzkudunek (BMW 325i) izena eman dute probarako, baita Errebueltie MKK-ko Gurutz Agirretxe (BMW M3) gidari errezildarrak ere.
Hona hemen parte-hartzaile guztien zerrenda: