'Kataluniako prozesua: eta orain zer?' hitzaldia antolatu dute hilaren 23rako

Uztarria.eus 2018ko aza. 16a, 10:16
Begotxu Olaizola.

Begotxu Olaizola ANC Euskal Herria elkarteko koordinatzailea gonbidatu du Naziogintza Taldeak solasaldirako. Baigerako aretoan jarri dute hitzordua, 19:00etan.

Kataluniako egoera politikoaren berri izan nahi dutenek hitzordua izango dute gaur zortzi, hilaren 23an. Azpeitiko Naziogintza Taldeak Kataluniako prozesua: eta orain zer? izenburuarekin hitzaldia antolatu du egun horretarako eta Begotxu Olaizola gonbidatu du, azalpenak emateko eta ekitaldira doazenekin gairen inguruan solasean aritzeko. Zarauztarra da Olaizola, eta ANC Euskal Herria taldearen koordinatzailea.

Baigera Ieko areto nagusian izango da datorren ostiraleko hitzaldia, 19:00etan hasita.