Zabalik dago 2019ko haurren danborradako karroza lehiaketara lanak aurkezteko epea

Uztarria.eus 2018ko aza. 5a, 17:24

2018ko sansebastianetako karroza.

Karroza egiteko gaia Lagun Onak futbol taldearen 75. urteurrena da. Karrozaren diseinuak azaroaren 30a arte bitartean aurkeztu beharko dira udaletxean. Karrozaren aurrekontuak ezin du 7.800 euro baino handiagoa izan, eta lehiaketaren irabazleak 1.500 euroko saria eskuratuko du.

Martxan da datorren urteko sansebastianetako haurren danborradarako karroza diseinatzeko eta egiteko lehiaketa. Gaia Lagun Onak futbol taldearen 75. urteurrena da. Gaur eman du horren berri Azpeitiko Udaleko Festa Batzordeak. 2019an 75 urte beteko dira Azpeitiko futbol kluba sortu zenetik, eta horregatik aukeratu dute gai hori karroza lehiaketarako.  

Gaia jakinarazi ez ezik, karroza lehiaketara lanak aurkezteko oinarrien eta xehetasunen berri eman du Udalak. Karrozaren aurrekontuak ezin du 7.800 euro baino handiagoa izan, eta lehiaketaren irabazleak 1.500 euroko saria eskuratuko du. Proiektuak aurkezteko epea hilaren 30ean, osteguna, bukatuko da, eta proposamenak udaletxean aurkeztu behar dira.

Irabazten duen diseinuaren Karroza 2019ko San Sebastian Eguneko haurren danborradan aterako da. Hona hemen karrozaren proiektu eta errealizazio lehiaketaren oinarriak:

  • Nahi duten pertsona nahiz talde guztiek har dezakete parte. Pertsona edo talde bakoitzak proiektu bakarra aurkez dezake.
  • Lanak edozein teknika edo material erabiliz egin daitezke.
  • Proiektuak, nahi eta nahiez, sortu berriak izan beharko dute, hau da, norberak sortutakoak, eta lanaren egileak izango du erantzukizun osoa baldintza hau ez betetzearen ondorioz gerta daitekeen edozein erreklamazioren aurrean.
  • Karrozaren neurriak ondorengo hauek dira: 2,80 metroko zabalera x 3,85 metroko luzera eta 3,20 metroko altuera.
  • Lanak sinatu gabe aurkeztu beharko dira eta aparteko gutunazal batean egilearen datuak zehaztuko dira: NANa, helbidea, telefonoa eta Curriculuma.
  • Aurreproiektuak aurkezteko epea azaroaren 30ean, osteguna, amaitzen da. 
  • Proiektuak, ondorengo helbidera bidali beharko dira: Azpeitiko Udala (Festa Batzordea) Enparantza Nagusia, 5. 20730 Azpeitia. Telefono zenbakia: 943-15 70 68.
  • Epaimahaia Azpeitiko Udalak izendatuko du eta bost pertsonek osatuko dute. Ordezkaritza Udaletxe eta dekoradore eskolakoek osatuko dute.
  • Aurkeztutako proiektuen artean bakar bat aukeratuko da bere errealizaziorako adjudikatuko delarik.
  • Planoak, bozetoak, aurrekontu zehaztu bat eta gehienez A-4ko bi orrialdetan azaldutako memoria bat aurkeztu beharko dira. Aurrekontuak ezingo du izan 7.800,00 €euro baino gehiagokoa.
  • Lehiaketaren irabazleak 1.500 euroko €saria jasoko du.
  • Lehiaketa hutsik gera daiteke, epaimahaiaren iritziz aurkeztutako proiektuek ez badute behar adinako kalitate edo baliorik.
  • Oinarri hauek eta bere baldintzak betetzen ez dituzten proiektuak ez dira onartuak izango.
  • Deialdi honetan parte hartzeak, oinarri hauek onartzea esan nahi du.
  • Epaimahaiak erabakiko ditu oinarri hauetan agertzen ez diren arazo guztiak eta honen erabakia apelaezina izango da. Epaimahaiak karrozaren ejekuzio garaian jarraipen lanak egingo ditu. Lan proiektuak epaimahaiaren oniritzia eduki beharko du ordainketa osoa jasotzeko.

2018ko sansebastianetako karrozaren gaia Azpeitiko kaleko zezenak, sokamuturrak, 500 urte (1518-2018) izan zen, eta Nekane Azpiazuk egin zuen diseinua