Gaur, azaroak 6, udal ordezkariek azaroko ohiko udalbatzarra egingo dute, 19:00etan hasita, udaletxeko areto nagusian.
Honako gai hauek landuko dituzte udalbatzaren ohiko bilkuran:
- Udalbatzak 2018ko urriaren 2an egindako bilkuraren akta onartzea.
- Euskal Herriko Administrazio Orokorraren eta Azpeitiko Udalaren arteko lankidetza hitzarmena, Azpeitiko Egibar baserrian dagoen Ekoetxea Azpeitia kudeatzeko.
- Etxez etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen udal arautegia.
- 2017ko aurrekontuaren likidazio datuen ondoren, plan ekonomiko-finatzarioa komunikazio batekin ordeztea.
- Urola Erdiko taxien araubide bereziko eremuan 2019. urterako taxi zerbitzuaren tarifak onartzea.
- Alkatetzak 2018ko urtarrilaren eta otsailean emandako ebazpenen berri ematea.
- Iñaki Errazkin Azpeitiko alkate ohiaren aldeko babes adierazpena.
- Galderak eta erreguak.