Azaroaren 11n, igandez, izango da hain entzutetsua den Behobia-Donostia lasterketa, eta Udalak lasterketaren hasierara joateko autobus zerbitzua eskainiko du. Aurtengoa probaren 54. edizioa izango da, eta Behobiara autobusez joan nahi dutenek igerilekuan eman dezakete izena. Sei euro ordaindu beharko da joaneko bidaia egiteko. Lasterketaren egunean 07:30ean aterako da autobusa anbulatorioaren aurreko geltokitik. Plazak mugatuta daude, eta gehienez ere 55 lagunentzako lekua izango da.