Lagun Onak futbol klubak 323.000 euroko aurrekontua izango du aurtengo denboraldian

Uztarria.eus 2018ko urr. 25a, 18:42

Lagun Onak futbol taldeak urteko batzarra egin zuen atzo, eta bertan, aurreko denboraldiko nahiz sasoi honetako diru kontuak onartu zituzten. Han erabakitakoaren arabera, 323.000 euroko aurrekontua izango du aurtengo denboraldian futbol klubak. Sasoi honetako  aurrekontua aurreko urtekoa baino 14.000 euro handiagoa izango da.