Azpeitia eta Beizama arteko autobus linearen Urrestillako geltokia ohiko lekura itzuli da

Uztarria.eus 2018ko urr. 25a, 18:28

Kaleaundian eta Kalebarrenean egin dituzten obrak direla eta, irailaz geroztik auzoaren sarreran egiten zituen geldialdiak UK04 autobus zerbitzuak. Gaurtik, ohiko lekuan geratuko da autobusa berriz.

Azpeitiko Udalak amaitzear ditu Urrestillako Kaleaundian eta Kalebarrenean ur hoditeriak aldatzeko obrak, eta hori dela eta, Lurraldebusen UK04 autubus zerbitzuko Urrestillako geltokia bere ohiko lekura itzuli da gaur. Izan ere, irailean lanak hasi zituztenetik, Azpeitia eta Beizama arteko autobusak auzoaren bidegurutzean egin ditu geldialdiak, baina dagoeneko ireki dituzte Kaleaundia eta Kalebarrena ibilgailuentzat, eta, beraz, aurrerantzean autobusa herri barruan geratuko da berriz.