Zahartzaro simulagailua probatzeko aukera izango da herrian azaroaren 6an

Uztarria.eus 2018ko urr. 25a, 18:23

Gert simulagailua soinean janzten den tresna bat da.

Adineko pertsona batek fisikoki sentizen duena zer den ezagutzeko balio du Gert simulagailuak. Jantzi berezi bat da, eta soinean daramanak, entzumena, ikusmena, mugikortasuna, koordinazioa eta bestelako zentzumenak erabiltzeko zailtasunak izango ditu. 

Gipuzkoako Foru Aldundiak zahartzaro simulagailua probatzeko aukera eskainiko du herriz herri, eta Azpeitian ere egingo du geldialdia. Hain zuzen, azaroaren 6an izango da zahartzaroa zer den ulertzeko sortu duten gailua probatzeko aukera. 

Gert simulagailuak adineko pertsona batek fisikoki sentizen duena sentitzeko balio du. Jantzi berezi bat da, eta soinean daramanak, entzumena, ikusmena, mugikortasuna, koordinazioa eta bestelako zentzumenak erabiltzeko zailtasunak izango ditu. Horrela, pertsona nagusi batek izan ditzakeen zailtasunak bere azalean sentituko ditu simulagailua erabiltzen duten pertsonek. Foru Aldundiaren Adinberri egitasmoaren helburuetako bat da pertsonek zahartzaroa zer den ulertzea, eta horretarako sortu dute Gert.