Dantzarako aukera izango da gaur gauean, Sanagustin kulturgunean

Uztarria.eus 2018ko urr. 26a, 11:12

Sanagustin Dantzaleku egitasmoaren saio bateko irudia.

Areto dantzak egiteko aukera izango da kulturgunean, 22:30etik aurrera, hala nola salsa, bachata, kizomba eta txa-txa-txa doinuak jarriko baitituzte. Urtarrila bitartean Sanagustin Dantzalekuren beste hiru zita ere izango dira.

Dantzaleku bilakatuko da gaur gauean Sanagustin kulturgunea; izan ere, indarra hartuz doan Sanagustin Dantzaleku egitasmoa izango da bertan. Hileroko legez, gaur ere, areto dantzak egiteko aukera izango da bertan, 22:30etik aurrera, hala nola salsa, bachata, kizomba eta txa-txa-txa doinuak jarriko baitituzte.

Sanagustin Dantzalekuren hurrengo zitak azaroaren 16rako eta abenduaren 14rako eta 28rako jarri dituzte.