2018/10/24 21:00

Paradisu Zinema ZineKluba: The Florida Project

Paradisu Zinema ZineKluba: The Florida Project
Soreasu antzokia, Azpeitia
Ikasturteko lehen emanaldia asteazken honetan, urriaren 24an, gaueko 21.00tan izango da Soreasun. Sean Bake estatubatuarraren "The Florida Project" (AEB, 2017) filma izango da ikusgai. Bertan estatubatuar gizartearen aurpegi garratza erakusten da, haurren ikuspuntutik. Pelikularen protagonista Monee da, amarekin Floridako Disney Worldetik gertu dagoen motel batean bizi den sei urteko neskatoa. Amak lanik ez duenez, alokairua ordaintzeko modu bakarra turistei perfumea saltzea da. Hala eta guztiz ere, nahikoa ez eta pixkanaka - pixkanaka prostituta lanak egiten hasten da. Asteazkenean soreasun elkartuko gara!