Urriaren 21ean ospatuko dute Nafarroa Oinez 2018 Altsasun, Bizi lelopean, eta Nafarroako ikastolen jaira joateko autobusa antolatu du Azpeitiko Ikastola Ikasberrik.
Autobusa 09:00etan irtengo da Azpeitiko anbulatorio aurretik, eta itzulera 18:00etan izango da. Urriaren 19ko 13:00ak baino lehen eman behar da izena, ikastolako idazkaritzan edo 943-15 12 46 telefonora deituta. Izen-ematea 10 euro ordaindu beharko da.