Iraurgi Ikastetxeko mahaiak, Saharan

Uztarria.eus 2018ko urr. 10a, 18:28

Iraurgi Ikastetxeko ikas-mahai zaharrak Saharako errefuxiatuen kanpamenduetan dira dagoeneko. Betharrametako eraikina berritzearekin, ikas-mahaiak ere aldatu egin zituzten, eta Khamar Sahararen aldeko Azpeitiko taldeari eman zizkion ikastetxeak. Khamarreko kideek azaldu dutenez, dagoeneko iritsi dira mahaiak Saharara, eta muntatu ere egin dituzte. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide