Azpeitiko xakelariek hasi dute ikasturtea

Uztarria.eus 2018ko urr. 2a, 11:03

Azpeitiko xakelariek hasi dute ikasturte berria. Izan ere, joan zen asteburuan Villabonan izan ziren hainbat jokalari, Gipuzkoako Partida Azkarren Xake Txapelketan parte hartzen. 61 lagun aritu ziren lehian, horietatik lau azpeitiarrak: Jose Andres Perez (34. sailkatu zen), Aitor Elustondo (39. sailkatu zen), Eneko Jauregi (50. sailkatu zen) eta Aner Alonso (56. sailkatu zen).

Azpeitiko xake taldeak jakinarazi duenez, dagoeneko hasi dira xake ikastaroak eskaitzen ere. Horietan parte hartu nahi dutenek astelehenetan eta ostegunetan izango dute xakean ibiltzen ikasteko aukera, 18:00etatik aurrera, Sindikatu Zaharreko lehen solairuan.