Azpeitiko EAJko hainbat hautetsi, afiliatu eta boto-emaile Alderdi Egunean izan ziren atzo, igandea. Bi herrietako EGIko kideak ere bertaratu ziren. Forondara (Gasteiz) joateko autobusak antolatu zituzten Azpeitiko eta Azkoitiko jeltzaleek, eta giro ederrean pasatu zuten eguna. (Argazkiak: Azpeitiko EAJ)