Ikusmen terapiaz saioa izango da bihar Iraurgi Ikastetxean

Uztarria.eus 2018ko urr. 2a, 11:14

Gentzane Garcia optometristak eskainiko du saioa 18:00etan, Iraurgi Ikastetxearen Jose Artetxe kaleko eraikinean. Familiei eta gaiarekiko interesa duten herritar guztiei zuzendutako solasaldia izango da.

Ikusmen terapia: eskolan ikasteko arazoak zuzentzeko giltzarria izenburupean hitzaldia eskainiko du Gentzane Garcia optometristak asteazkenean. 18:00etan izango da saioa, Iraurgi Ikastetxearen Jose Artetxe kaleko eraikinean. Familiei eta gaiarekiko interesa duten herritar guztiei zuzendutako solasaldia izango da. Garciak hezitzaileen eta hezkuntzako profesional guztien arreta piztu nahi du saioarekin, horiek haurrek behar bezala ez irakurtzea, idaztea edo egoki lan egitea eragin dezaketen beste faktore batzuk aintzat har ditzaten.