Joseba Segurolaren 'Barnetik eta barrutik' artelanen erakusketa zabaldu dute

Uztarria.eus 2018ko urr. 1a, 12:04

Joseba Segurolak egindako eskulturekin osatutako Barnetik eta barrutik erakusketa zabaldu dute Foru Ibilbideko aretoan. Atzo, igandea, arratsaldean inauguratu zuten Segurolak espetxean egindako margolanen eta eskulturen erakusketa. Aretoa jendez beteta zegoela ireki zuten. Aurrena, Haizea Egigurenek erakusketa aurkeztu zuen, eta segidan, Onintza Valverdek abesti bat kantatu zuen, gitarraz lagunduta.

Jurgi Garitagoitia presoak sortutako musikak girotuko du erakusketa, eta urriaren 14ra bitartean egongo da zabalik. Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara egongo da irekita. Asteburuetan eta jai egunetan, aldiz, 12:00etatik 14:00etara.