Asier Larruzeak eta Maud Conbarieuk irabazi dute X. Zuzenien mendi lasterketa bertikala

Uztarria.eus 2018ko ira. 29a, 21:53

Eguraldia lagun, jendetza bildu da X. Zuzenien mendi lasterketa bertikala ikustera. Azpeitiko plazatik irten eta Xoxoteko San Inazioren irudirainoko ibilbidea egin dute lasterkariek, zuzenean. 96 lasterkarik zuten izena emanda Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatutako proban. Ibilbidea denbora laburrenean Asier Larruzeak egin du gizonezkoetan, 34:12, eta Maud Conbarieuk emakumezkoetan, 43:14. Larruzeak ehunenekoengatik irabazi du txapela gaur, haren atzetik egin duen Mikel Beunzak ere 34:12 denboran egin baitu Xoxoterako zuzeneko bidea.

Azpeitiarren artean aurrenak, berriz, Xabier Lasa (35:45) eta Daniela Dominguez (55:47) izan dira.

Sailkapena:

Gizonezkoetan:

1. Asier Larruzea (Gueñes): 34:12
2. Mikel Beunza (Ultzama): 34:12
3. Beñat Katarain (Zegama): 34:48
4. Xabier Lasa (Azpeitia): 35:45
5. Jon Alberdi (Zestoa) :35:54
6. Joseba Diaz (Azkoitia): 36.20
7. Asier Apezetxea (Arantza) :36.41
8. Alberto Lamariano (Azpeitia): 37:07
9. Unai Santamaria (Hernani): 37:11
10. Aritz Munarriz (Etxarri Aranatz): 37:31

Emakumezkoetan:
1. Maud Conbarieu (Urruña): 43:14
2. Ainhoa Lendinez (Elgoibar): 44:16
3. Lurdes Oiartzabal (Lezo): 45:51
4. Maite Zabaleta (Oñati): 46:43
5. Raffaella Ciavola (Gasteiz): 46:54
6. Ane Iturria (Tolosa): 49:43
7. Ana Reina (Lesaka): 51:17
8. Daniela Dominguez (Azpeitia): 55:47
9. Irene Iturria (Tolosa): 57:00
10. Marie Borghetti (Tarbes): 59:47

Irabazleek diru sariak eta Sakona etxaldeko produktuz betetako otarrak jaso dituzte sari gisa. Zuzenien lasterketa bertikala hamar edizioetan egin dutenak ere saritu ditu Lagun Onak Mendi Bazkunak: Jexux Zelaia azpeitiarra eta Anartz Etxeberria idiazabaldarra.