Mikel Larrañaga, Euskal Herriko Lehen Mailako Aizkora Txapelketako finalera

Uztarria.eus 2018ko ira. 16a, 21:22
Finalera sailkatu diren aizkolariak.

Finala urriaren 28an jokatuko du, Iruñeko Labrit pilotalekuan.

Euskal Herriko Lehen Mailako Aizkora Txapelketako kanporaketa jokatu dute gaur Lakuntzan (Nafarroa), eta  Mikel Larrañaga azpeitiarra finalera sailkatu da. Guztira, 11 aizkolari aritu dira gaurko proban, eta aurreneko seirak sailkatu dira finalera. Hain zuzen ere, honela gelditu da gaurko sailkapena: Iker Vicente sailkatu da lehenen, Mikel Larrañaga bigarren, Aitzol Atutxa hirugarren, Joseba Otaegi laugarren, Eneko Otaño bosgarren eta Iñaki Azurmendi seigarren.

Final handia urriaren 28an jokatuko dute, Iruñeko Labrit pilotalekuan.