Teknifikazio eskolen inguruko xehetasunak azaltzeko bilerak egingo ditu Lagun Onakek

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2018ko ira. 17a, 11:26

Bilkurak futboleko teknifikazio eskolan izena eman duten haurren gurasoei zuzenduta daude, eta Sindikatu Zaharrean egingo dituzte. Gaur bi bilera izango dira. Aurrenekoa 19:00etan egingo dute, 2008an jaioko mutilen gurasoei zuzenduta. Ondoren, 19:45ean, 2007-2008ko eta 2009-2010eko nesken gurasoei zuzendutako batzarra izango da.

Lagun Onak futbol taldeak klubaren teknifikazio eskolaren inguruko zehaztapenak azaltzeko batzarrak egingo ditu aste honetan. Bilkurak futboleko teknifikazio eskolan izena eman duten haurren gurasoei zuzenduta daude, eta Sindikatu Zaharrean izango dira.

Gaur, hilak 17, bi bilera egingo ditu Lagun Onakek. 19:00etan 2008an jaioko mutilen gurasoei zuzendutako batzarra izango da, eta 19:45ean, 2007-2008ko eta 2009-2010eko nesken gurasoei zuzendutakoa. Asteazkenean, irailaren 19an, beste bi batzar izango dira. 19:00etan 2009 urtean jaiotako mutilen gurasoekin bilduko da kluba. Ondoren, 19:45ean, 2010eko mutilen gurasoen batzarra izango da.

Batzarretan emango diren xehetasunen garrantzia tarteko, bileretara bertaratzea gomendatzen du Lagun Onakek.