Iraileko ohiko udalbatzarra izango da gaur

Uztarria.eus 2018ko ira. 11a, 11:08

Udalbatzaren ohiko bilkura 19:00etan izango da, udaletxeko areto nagusian. Besteak beste, Elosiaga auzoko bidearen zati bat ordezkatzeko permuta eta Bai Euskarari egitasmoaren diru-laguntzak izango dituzte hizpide.

Gaur, irailak 11, Udalbatzaren ohiko bilkura egingo dute udal ordezkariek, udaletxeko areto nagusian. 19:00etan hasiko da udalbatzarra, eta hainbat gai landuko dute. Honako hauek dira gaiak:

1.- Udalbatzak 2018ko uztailaren 3an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Elosiaga auzoan dagoen 018076BMB herri bidearen zati bat ordezkatzeko permuta.

3.- Bai Euskarari egitasmoari diru-laguntza ematea.

4.- Galdera eta erreguak.