Capoeira ikastaroak eskainiko dituzte urritik aurrera kiroldegian

Uztarria.eus 2018ko ira. 10a, 13:53

Capoeira Senzala Euskadi taldeko zenbait lagun capoeira egiten.

Haurrei zein helduei zuzendutako ikastaroak eskainiko dituzte, eta mailaren araberakoa izango da entrenamenduen egutegia. Umeek 23 euro ordaindu beharko dute izen-ematea eta helduek 27 euro. Dagoeneko eman daiteke izena ikastaroan.

Capoeira Senzala Euskadi taldeak capoeira ikastaroak eskainiko ditu urritik aurrera Azpeitiko Udal Kiroldegian, eta dagoeneko eman daiteke izena. Haurrei zein helduei zuzendutako ikastaroak eskainiko dituzte, eta mailaren araberakoa izango da entrenamenduen egutegia. 

5 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzendutako saioak astelehenetan izango dira, 19:00etatik 19:45era. Heldu hasiberriek ere astelehenez egingo dituzte entrenamenduak, 19:45etik 20:45era. Maila aurreratua duten helduek, aldiz, asteazkenetan egingo dituzte saioak, 19:00etatik 20:30era.

Umeek 23 euro ordaindu beharko dute izen-ematea eta helduek 27 euro. Entrenamenduak urriaren 1eko astean hasiko dira, eta aurreneko saioa doakoa izango da. Izen-ematea egin edo informazio gehiago nahi duenak 625-772 295 telefonora deituta edo Senzalaren webgunean lor dezake. 

Azpeitiko zenbait lagun Capoeira Senzala Euskadi taldeko kideak dira, eta Uztarriak bideo erreportaje batean bildu zituen haien bizipenak. Orduko hartan Zumaian egiten zituzten entrenamenduak. Hona hemen bideoa: