Asier Cuevas erretiratu egin da munduko txapelketako 100 kilometroko lasterketan

Uztarria.eus 2018ko ira. 8a, 22:27

Asier Cuevas atletak ezin izan du munduko txapelketako 100 kilometroko lasterketa bukatu. 4 ordu eta 15 minutuan utzi du proba (Yamahochi Udea japoniarrak irabazi du proba, 06:28:05 denboran bukatuta). Proba Kroazian jokatu da gaur, larunbata.

Azkeneko proba zuela eta horrela bukatzea pena izan dela adierazi du Cuevasek bere Facebookeko kontuan. Hala esan du: "Ezin izan da. Dena ematen saiatu naizen arren, hankek ez didate erantzun. Hankek ezetz esaten zuten. Uzteko modurik tristeena da, baina hau izan da azkena. Jendeak emandako animo guztiekin gelditzen naiz, eta haiei eskerrik asko".

(Argazkia:@pgabilon)