Hilaren 17an zabalduko dute Arte eta Diseinu ikastegian izena emateko epea

Uztarria.eus 2018ko ira. 5a, 10:31

Hiru izango dira ikasturtean zehar eskainiko dituzten tailerrak: haurrentzat marrazkiak eta eskulanak egiteko tailerra, eta helduentzat pintura ikastaroa eta egurrean tailuak egitekoa. Matrikula astelehenetik ostegunera egin beharko da, 17:30etik 19:00etara.

Arte eta Diseinu Ikastegiak (ADI) hilaren 17an, astelehena, zabalduko du ikasturte berrirako izena emateko epea. Ikasturtean zehar, umeei eta gaztetxoei zuzendutako marrazkiak eta eskulanak egiteko tailerra eskainiko dute; helduentzat, berriz, pintura ikastaroa eta egurrean tailuak egiteko tailerra.

Matrikula astelehenetik ostegunera egin ahal izango da, 17:30etik 19:00etara, eskolan bertan edo 943 81 28 08 nahiz 669 414 025 telefono zenbakietara deituta.