Bihar hasiko dute ikasturtea Juan Antxieta musika eskolako kideek

Uztarria.eus 2018ko ira. 4a, 17:23
Juan Antxietako kideak jaialdi batean.

Bihartik zabalik izango da gelditzen diren plazak betetzeko matrikulazio epea. Izen-ematea zabalik izango da plaza guztiak bete bitartean, eta informazioa eskatu edo izena eman nahi dutenek musika eskolara jo beharko dute.

Bihar, irailak 5, hasiko dute 2018-2019 ikasturtea Juan Antxieta musika eskolako irakasleek eta ikasleek, eta bihartik zabalik izango da gelditzen diren plazak betetzeko matrikulazio epea.

Izen-ematea zabalik izango da plaza guztiak bete bitartean, eta informazioa eskatu edo izena eman nahi dutenek musika eskolako bulegora (Perdillegi kalea, 1) jo beharko dute, 943-81 62 63 telefono zenbakira deituta edo hara bertaratuta. Bulegoa astelehenetik ostegunera izango da irekita, 10:30etik 12:30era eta 17:30etik 19:30era bitartean. Ostiraletan, berriz, goizez soilik izango da irekita bulegoa.