Amets Amubietak eta Larraitz Larrañagak irabazi dute Zarauzko Helduen Binakako Dantza Txapelketa

Uztarria.eus 2018ko ira. 4a, 14:47

Zarauzko Euskal Asteko egitarauaren barruan, Helduen Binakako Dantza Txapelketa jokatu zuten atzo arratsaldean, eta Amets Amubieta eta Larraitz Larrañaga azpeitiarrek irabazi zuten lehia. Ane Urruzola eta Iker Sanzek egin zuten bigarren (Lezo eta Villabona), eta Idoia Besadak eta Xabier Artolak (Pasaia eta Irura) hirugarren postua eskuratu zuten. Bikote irabazleaz gain, beste hainbat dantzari azpeitiarrek ere parte hartu zuten atzoko saioan, hala nola Gorka Kerejetak, Elaia Elorzak eta German Aranburuk, Maite Beobidek eta Mikel Subinasek zein Laura Bastidak eta Ekain Uzkunek.

Ez da Amubietak eta Larrañagak aurten txapelketaren bat irabazten duten lehen aldia. Besteak beste, Gipuzkoako Txapelketa irabazi dute denboraldi honetan, eta Azkoitikoa ere bai.

Etzi, irailak 6, Gazteen Binakako Dantza Txapelketa izango da Zarautzen, eta herriko hainbat dantzarik parte hartuko dute lehian: Nora Aizpuru eta Iker Zabala, June Elorza, Alaitz Elorza eta Aner Elorza, Jone Arriaran eta Eki Aizpuru, Nagore Kerejeta eta Aner Kerejeta, Malen Arrizabalaga eta Enaitz Segurola nahiz Itziar Bastida eta Anaitz Lizartza.

(Argazkia: Urola Kostako Hitza)