Autobus zerbitzuak neguko ordutegira itzuli dira

Uztarria.eus 2018ko ira. 3a, 15:00

Azkoitia eta Donostia lotzen dituen lineakoek orduerdiroko maiztasuna berreskuratu dute. Azkoitia-Zarautz, Beizama-Azpeitia eta Zestoa-Ermua ibilbideetan, berriz, ordubetero izango da zerbitzua astelehenetik ostiralera.

Irailarekin batera berreskuratu dute neguko ordutegia Azpeitiari dagozkion Lurraldebuseko autobus zerbitzuek.

Hain zuzen ere, gaurtik aurrera orduerdiroko maiztasuna izango dute Azkoitia eta Donostia lotzen dituen UK01 lineako autobusek, astegunetan. Era berean, Azkoitia-Zarautz (UK03), Beizama-Azpeitia (IK04) eta Zestoa-Ermua (UK05) ibilbideak egiten dituzten autobusei dagokienez, ordubetero izango da zerbitzua astelehenetik ostiralera.