Sokatiralari ohien bilkura, Nuarbeko taldearen gaineko liburuaren harira

Uztarria.eus 2018ko ira. 3a, 14:28

Nuarbeko sokatira taldean aritutako 24 tiralari eta taldekide elkartu ziren joan den zapatuan, Nuarben bertan. Nuarbeko taldearen historia eta ibilbidea jasoko dituen liburua ari dira prestatzen, eta aitzakia horrekin elkartu ziren taldekide ohiak. Aspaldiko kontuak berritzeko aukera izan zuten mahaiaren bueltan, eta libururako argazkiak ateratzeko ere baliatu zuten juntadizoa. Laxaro Azkune ari da liburua idazten eta urte honen bukaerarako edo datorrenaren hasierarako prest edukiko du. Aurten, hain juxtu, beteko dira 40 urte Nuarbeko sokatira taldea martxan jarri zutela.

Juan Joxe Agirreren argazki honetan ageri dira zapatuan Nuarben elkartu zirenak, hango Sokatiraren Museoan.