Ander Etxegoien Azpeitiko bizilagunak patroi onenaren saria eskuratu du

Uztarria.eus 2018ko abu. 27a, 12:43

Bi jardunaldi falta arren, matematikoki eskuratu du TKE ligako patroi onenaren saria, 16 punturekin. Getariarra San Pedro traineruko patroia da denboraldi honetan.

Ander Etxegoien San Pedro traineruko patroiak TKE ligako patroi onenaren saria eskuratu du. Azpeitiko bizilagunak lehenengo denboraldia du traineru horretan, eta liga amaitzeko bi jardunaldi falta badira ere, matematikoki eskuratu du patroi onenaren saria.

Hain justu, sailkapenean bigarren postuan den Ioseba Amunarriz Hondarribiako patroia zazpi puntutara dago. Boiroko Caixabankeko zuzendaria den Francisco Sarasquetek eman zion mailota atzo. Bederatzigarren postuan da Sanpedrotarra, 69 puntu eskuratuta.

Garai batean hiru adituk erabakitzen zuten ziaboga onena. Gaur egun, bigarren ziaboga aurreko eta ondorengo 100 metroak izaten dituzte kontuan, GPSarekin laguntzaz.