Keinu bat, Azpeititik Iruñeko Maravillas gaztetxera

Uztarria.eus 2018ko abu. 17a, 19:42

Azpeitiko Gaztetxeak elkartasun keinua egin dio gaur, abuztuak 17, goizaldean Iruñean hustu duten Maravillas gaztetxeari. Gaztetxeko kideek jakinarazi dutenez, "gaztetxe bat ukitzen badute, gaztetxe guztiak ukitzen dituzte". Maravillaseko lagunei "gogor eusteko" esateaz gain, beraiekin daudela ere adierazi diete. Azpeitiko Urola kaleko Gaztetxearen atarian Maravillas idatzitako kartel bat jarri dute.