Kexa, olio orbanak tarteko

Uztarria.eus 2018ko abu. 16a, 16:23

Herritar batek duela zenbait egun bidali zuen argazkia Uztarriaren erredakziora. Kexa agertzeko bidali zuen irudia; izan ere, haren arabera, motoren batek utzitako olio orbanak ikus daitezke plaza eta Zelai Luze arteko zubitxoan. Horrela dio herritarrak bidalitako testuak: "Neu bakarrik ote naiz motoen olio orbanak ikusi dituena? Berri-berria pasabidea, eta zikina dagoeneko".