Mikel Larrañagak hirugarren egin du Aizkolarien Urrezko Koparen XXXIII. edizioan

Uztarria.eus 2018ko abu. 16a, 17:48

Mikel Larrañaga Donostiako Trinitate plazan jokatutako kopan. (Ibon Errazu)

Donostiako Trinitate plazan jokatu zuten lehia bost aizkolarik atzo, abuztuak 15. 54 ontzako hamalau enbor ebaki behar izan zituzten, eta lanak bukatzen aurrena Aitzol Atutxa izan zen. Larrañagak hirugarren egin zuen, lanak 35 minutu eta 50 segundotan bukatuta.

Donostiako Aste Nagusiaren barruan, atzo, abuztuak 15, Aizkolarien Urrezko Koparen XXXIII. edizioa jokatu zuten, eta Mikel Larrañaga aizkolari azpeitiarrak hirugarren postuan bukatu zuen lehia. Trinitate plazan jokatu zuten txapelketa, 19:30ean hasita, eta 54 ontzako hamalau enbor ebaki behar izan zituzten kirolariek.

Aitzol Atutxa dimarrak irabazi zuen kopa, lanak 31 minutu eta 51 segundotan bukatuta. Iker Vicentek egin zuen bigarren; otxagabiarrak 33 minutu eta 9 segundo behar izan zituen hamalau enborrak ebakitzeko. Hirugarren Larrañaga sailkatu zen (35:50), laugarren Iñaki Azurmendi beasaindarra (35:53) eta bosgarren Joseba Otaegi zizurkildarra (39:15).