Gipuzkoa Basketeko hiru jokalari Juaristi ISBra, utzita

Uztarria.eus 2018ko abu. 13a, 12:07

Delteco GBCk utzita Juaristi ISB taldean ariko dira datorren denboraldian Xabi Beraza, Mikel Sanz eta Asier Azpeitia saskibaloi jokalariak. 2018-2019 denboraldia Azkoitiko eta Azpeitiko taldean jokatuko dute Gipuzkoa Basketeko hiru jokalariek. Argazkian, saskibaloi jokalariak eta Lolo Encinas Juartisi ISB taldearen entrenatzailea.