Azpeitiko EAJk ohiko batzarra egingo du bihar

Uztarria.eus 2018ko uzt. 9a, 11:29

20:00etan elkartuko dira, Batzokian.

Azpeitiko EAJk uztaileko batzarra egingo du bihar, hilak 10, asteartea. Azpeitiko jeltzaleak 20:00etan bilduko dira Batzokian, eta alderdiak dei egin die herriko alderdikide guztiei biharko batzarrean parte har dezaten.