Goienetxe fundazioko kideen ipuin kontaketaz gozatu dute haurrek

Uztarria.eus 2018ko uzt. 5a, 14:16

Ipuinaren Ordua egitasmoaren barruan, Goienetxe fundazioko Pepik eta Mari Karmenek ipuin bana kontatu diete dozenaka haurri gaur goizean. 10:30ean hasi da saioa Udal Liburutegian, eta Haur Hezkuntzako hainbat ume izan da kontaketaz gozatzen bertan.