Atzo, igandea, 31 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak Esklabetako komentuan indarrez lapurreta egitea leporatuta. Ertzaintzak ohar bidez jakinarazi duenez, atzo arratsaldean herritar batek Udaltzaingoari adierazi zion gizonezko batek Esklaben atariko horma saltatu zuela eta komentu barrura sartu zela. Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu ziren Eklabetara, eta horiek leiho bateko beira hautsita eta barrak behartuta zeudela adierazi dute. Eraikinaren barruan ezkutatuta zegoen gizona identifikatu zuten ertzainek, eta atxilotu egin zuten indarkeriaz lapurreta egitea egotzita.