Itsasiko gaztetxoek dantza emanaldia eskainiko dute bihar

Uztarria.eus 2018ko eka. 1a, 12:52

Itsasi eguneko irudia.

Haurrek eta gaztetxoek ikasturtean zehar dantza eskoletan ikasitakoa erakutsiko dute Sanagustin kulturgunean. Ordubete inguruko emanaldia izango da, eta 12:00etan hasiko da.

Eskola garaia amaitzear da, eta horren erakusle da Itsasi dantza taldeko kideek bihar eskainiko duten emanaldia. Haurrek eta gaztetxoek ikasturtean zehar dantza eskoletan ikasitakoa erakutsiko dute. Azken urteetako moduan, Sanagustin kulturgunea aukeratu dute landutako euskal dantzak oholtzaratzeko. Ordubete inguruko emanaldia izango da, eta 12:00etan hasiko da.