Juan Antxieta musika eskolako ikasleak ez dabiltza geldirik. Maiatzaren hasieran Sanagustin kulturgunean eskainitako kontzertu biraren ostean, Dinamora egin dute salto orain. Bihar, asteazkena, kontzertua eskainiko dute Soreasu antzokiaren ondoko sormen gunean, 19:00etan hasita. Non da musika? Gurekin aurkitu baietz izenburupean antolatu dute biharko saioa, eta bertan ikasturtean zehar ikasitakoa erakutsiko dute musika eskolako ikasleek. Nahi duen oro bertara daiteke biharko emanaldira.