Adinduen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak (IMSERSO) adinekoentzako turismo programaren denboraldia zabaldu du, eta izena emateko epea zabaldu du ekainaren 14ra bitartean.
Lehenengo aldiz izena ematen dutenek bi modutara egin dezakete: batetik, Internet bidez, https://sede.imserso.gob.es helbideko orria beteta, edo, bestela, Azpeitiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetara (bigarren solairua) joanda, 08:30etik 14:00etara bitartean. Iazko denboraldian izena eman zutenek, berriz, ez dute berriro eskaera orria bete beharrik izango, Imsersok dagoeneko badituelako haien datuak gordeta.
Izena emateko epea ekainaren 14ean amaituko bada ere, plazak hutsik geratuko balira, ekainaren 15etik 2019ko otsailaren 26ra bitartean berriro egongo litzateke izena emateko aukera.